San Juan arbola Herriko Enparantzan jarri dute

Urtero bezala eta tradizioari jarraikiz, San Juan arbola Herriko Enparantzan jarri du gaur Udalak.

Lizar bat da jarritako zuhatitz mota, dozena bat metroko garaierarekin. Alabergako auzoan kokatuta zegoen, baina udal zerbitzuek arriskutsua zela eta, moztea erabaki zuten.

Zuhaitzari azala kentzen zaio eta enborra bere izerdi propioarekin heze geratzen da.

Adaburuan ikurriña bat eta gerezi apaingarriak daude. Goraino igotzen bada norbait eta ikurriña eskuratzen badu, sari txiki bat jaso dezake.