Errenteria, ‘Hiri solidarioa Alzheimerra duten pertsonekin’

Errenteriako Udalak Alzheimerra duten pertsonekin ‘Hiri solidarioa’ izatea erabaki du bere kezka adieraziz  gaixotasun honek osasun eta gizarte arloan eragiten duen arazoaren aurrean.

Ekimen instituzional honekin Errenteriako Udalak adibide bat izan nahi du beste udalerri batzuentzako eta, bide batez, gaixotasun honen inguruko sentsibilizazioa eta gizartearen zein instituzio eta politikarien kontzientziazioa bultzatu.

Alzheimerra dutenekin hiri solidarioa bilakatuz Errenteriako Udalak Alzheimerrari buruzko Aliantzarekin bat egiten du. Egitasmo honek Alzheimerraren inguruko estatu-mailako politika bat aldarrikatzen du.

Udalak gogoratu du Errenterian gaixotasun hau pairatzen duten pertsonak badirela eta etorkizunean gehiago izango direla, populazioa zahartzen ari baita eta horrek Alzheimerra edukitzeko aukerak aregotzen ditu.

Familia osoari eragiten dio

Dementzia mota honen eragina 3,5 miloi pertsonek pairatzen dute estatu mailan, gaixoak eta hauek zaindu behar dituzten senideak kontutan hartuta. Izan ere, Alzheimerraren arazoa osasun eta gizarte mailan ematen da, familia delarik zama handia beregain hartzen duena.

Oraindik ez dago ez tratamendu ez prebentzio sistema egoki bat gaixotasun larri honen ondorioak mugatzeko. Gainera, hurrengo hogei urteetan Alzheimerra jasaten duen populazioa bikoiztuko da bizitza itxaropenaren luzapenari lotuta.

Familia batetan Alzheimerrak sortu ditzakeen gastuak urtero 30.000 eurotik gorakoak izan daitezke. Honi gaixo eta senideen eskura dauden osasun eta gizarte baliebideen eskasia gehitu behar zaio.

Bukatzeko, Errenteriako Udalak gogoratu du ez dagoela gaixotasun honen kalteei aurre egiteko plan zehatz bat Europako Legebiltzarrak, Europako Komisioak eta Munduko Osasun Erakundeak zentzun honetan eskakizunak egin dituzten arren.