Donosti Cup-eko hainbat partida Errenteriako zelaietan jokatuko dira

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du berriro ere, Errenteria, Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango dela.

Aurreko urteetan bezala, Errenteriak 2 egoitza ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte.

Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta bataz beste, 27 herrialdetako 390 taldek baino gehiagok parte hartzea espero da.

Guztira 13 kategoria egongo dira (zortzi gizonezkoenak eta bost emakumeezkoenak), eta partidak horretarako egokitutako 20 egoitzetan banatuko dira.

Hori dela eta, uztailaren 2tik 6ra, Fanderian eta Beraunen, oinarrizko futbola egiten duten talderik onenetakoak ikusi ahal izango dira. Besteak beste, bertan izango dira Frantzia, Portugal, AEB, etabarreko zenbait talde.

Partidak goizeko 10,00etan hasiko dira, eta azkenekoa 20,00etan bukatuko da. Jendearentzako sarrera dohainik da.