Errenteriako Udalak landaguneko postontziak eta bideak zaharberrituko ditu

Errenteriako Udalak landagunearen hobekuntza lanak burutzen ari dela jakinarazi du gaur. Mendi eta Ingurumeneko udal arlotik gogoratu dutenez, legealdiaren hasiera-hasieratik gobernu taldeak esparru honetan hainbat hobekuntza egiteko konpromezua hartu zuen, eta helburu hau kontutan izan zen aurrekontuak egiterakoan, beharrezko ekimenak aurrera eramateko diru kopuru bat horretarako zehaztuz.

Aurreikusitako ekime hauen artean, Errenteriako udal Mendi eta Ingurumeneko arloak, Hiri Mantenimendukoarekin batera, landaguneko postontziak konpondu eta berritzeko lanak martxan jarri dituztela jakinarazi dute, 2012ko kanpainaren barnean.

Lan hauek Udalak eta Landa Garapenerako Behemendi Elkarteak burutzen dituzte elkarlanean, eta uztaileko lehen astean gauzatuko dira.

2012ko kanpaina honen barnean egoera txarrean dauden postontziak berrituko dira, egurrezko edukiontziak metalezkoengatik aldatuz, udalerriko beste toki batzuen antzerakoak. Gainontzeko postontziak hurrengo kanpiainetan konponduko dira.

Hobekuntza hauek gauzatzeko 14.000 euro behar dira. Udalak erdia jarriko du, 7.000 euro, eta Behemendik beste erdia.

2012ko kanpainaren barnean dauden postontziak honako iguruetakoak dira: Zentolen baserriko ingurukoak, Zentolen hilerriaren atzekaldeko zonakoak, Frantsilla Berri, Zamalbidekoak, Floreaga baserrikoak, Bolaleku, Langaitzeko zona, Urritzaga eta Larretxiki baserrikoak.

Hobekuntzak bideetan

Landaguneko hobekuntzen markoan, Errenteriako Udalak hainbat lan eskaintza esleitu ditu herriko hainbat bide hobetu, berrezarri eta hormigoiztatzeko. Urteak pasa eta gero lan hauek martxan jarri gabe pasa eta gero, Udalak ekimen hauek berreskuratu ditu 2012ko kanpainan eta, enpresa ezberdinek aurkezturiko eskaintzak aztertu eta gero, Excavaciones Zapirain S.L.ren proposamena jo da egokitzat, 30.705 eurokoa.

Hobetuko diren bide publikoak hauek dira:

Aizpitarteko bide publikoa, Barrengoloia-Ispiluneakoa, Sanmarkorena (Zamalbidetik), Sabara, Idoia-Susperregi, Soldaduena eta Baringarabetekoa.