Errenteriako Liburutegiak ordutegia aldatuko du udaran

Uztailaren 2tik abuztuaren 31 arte, Udal Liburutegiko helduentzako saila 08.00etatik 14:30era arte irekita egongo da, eta, oporrak direla eta abuztuaren 13tik 24ra arte itxita.  Haurrentzako sailean, aurreko urteetan bezala, ordutegia honakoa izango da. 10:30etik 14:30era. Haurrentzako saila abuztua itxita egongo da.

Bi sailetan mailegurako baldintzak aldatu egingo dira. Bazkide txartel bakoitzeko sei liburu ere hartu ahal izango dira, hilabete bateko epearekin, betiere aldez aurretik eskatuta. Bazkide diren haurrentzako, abuztuan zehar, mailegu sorta bat banatuko da helduen liburutegian, inor ez dadin geratu irakurri gabe.

Era berean, hemendik denok bultzatu nahi zaituztegu ondorengo helbidean parte hartzera eta Haurrentzako Saila kontsultatzera  http://liburutegiak.blog.euskadi.net/errenteria. Bertan liburutegian gertatzen den guztiaren berri izango duzue.  Twitter @errenterialib ere erabili dezakezue.

Amaitzeko, jakinarazten dizuegu eskuragarri daudela eta erabili daitezkeela bi multimedia postuak, filmak ikusteko, musika edo audio-liburua entzuteko aukera ematen dutenak.