Gipuzkoako arkulari hoberenek ituari erdian jotzen saiatuko dira Errenterian

Ostadar Arku Tiro Elkarteak, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren eta Gipuzkoako Arku Tiro Federakuntzaren laguntzarekin, “Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR II. Lehiaketa” antolatu du, uztailaren 7an, datorren larunbatean.

Ikuskizuna Fanderiako Udal Futbol Zelaian izango da, 15:15etik aurrera. Saioa FITA 2×70 Serie baten bidez gauzatuko da, 36 gezi bi serietan, sei geziko txandatan, eta tiro lerrotik 70 metrora kokatutako dianetara jaurti beharko dute. Sei geziko txanda bakoitzeko arkulariek, gehienez, lau minutu izango dituzte.

Ikusgarritasuna eta lehiakideen goi maila ziurtatuak daude, horrela, besteak beste, honako hauek ikusiko ditugu: Aire Zabaleko Gipuzkoako Emakumezkoen Txapelduna eta Gipuzkoako eta Euskadiko Gizonezkoen Txapeldunak, Aretoko Gipuzkoako Gizonezko Txapelduna eta Txapeldunordea, Aretoko Euskadiko Emakumezkoen eta Gizonezkoen Txapeldunordeak, Aire Zabaleko Euskal Ligaren Gizonezkoen azken irabazlea eta Aire Zabaleko Kadeteen Liga Nazionaleko 1. jardunaldiaren emakumezkoen irabazlea, eta Espainiako Emakumezkoen Junior mailako txapeldunordea, denak Errenteriako OSTADAR Arku Tiro klubaren partaideak.

Ikusle guztiek lehiaketa jarraitu ahal izan dezaten, lortutako puntuazioen informazioa izango dute, denbora errealean, TBko monitore batean emana, Gipuzkoako Arku Tiro Federakuntzaren interesik gabeko lankidetzari esker.

Gainera, OSTADAR Elkarteko kide batek esatari lanak egingo ditu, megafoniaren bidez beharrezko informazio guztia emanez lehiaketa ulertzen lagundu eta gozarazteko.

Oro har, jendeak Arku Tiroarekin lehen harremana izan dezan, goizean zehar, 11:30etik 13:00era, OSTADAR Elkarteko tiratzaile eta monitoreek nahi dutenei aukera emango diete geziak jaurtitzearen ondorioz sortutako egiazko zirrarak probatu eta esperimentatzeko.

Espero dugu “Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR II. Lehiaketa”-ren antolatzaileek egindako ahalegin handia saritua izatea, ikusle asko joango baitira, Arku Tiroko ikuskizunaz gozatuko eta jaurtitzaileek puntuaziorik onenak lortzeko animatuko dutenak.