Fanderiako Udal Igerilekuak ‘Busti Zaitez’ kanpainan parte hartuko du aurten ere

Datorren igandean, uztailak 8, Euskadiko 78 igerileku eta hondartzatan “Busti Zaitez- Mójate por la Esclerosis Múltiple” kanpainaren 15. edizioa egingo da, Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkarteak (ADEMGI) antolatuta.

Beste urte batez, Fanderiako Udal Igerilekua ere solidaritate egun horretan parte hartzeko gaituko den instalazioetako bat izango da.

“Mójate – Busti Zaitez” ekintza solidarioa da. Bertan milaka lagunek parte hartzen dute eta programarekin bat egindako igerilekuetara edo hondartzetara joaten dira. Horrela, Esklerosi Anizkoitza duten pertsonekin igeri egiten dute ekintza sinboliko batean. “Bustitzen” diren guztiek egiaztagiria jasotzen dute, eta, eguna bukatzean herri guztietako igeri egindako metro guztiak batzen dira. Fundazioak standak jartzen ditu gaixotasunari buruz informazioa banatzeko eta Kukuxumusuk kanpainako produktuak kanpainarako sortutakoak saltzeko (kamisetak, txanoak, …).

Gipuzkoako Esklerosi Anitzeko Elkartea -ADEMGI- dirua irabaztea xede ez duen entitatea da eta Onura Publikorako izendatua dago. Gipuzkoan esklerosi anizkuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko lanean dihardu.

Helburu horrekin, errehabilitazio integralerako zerbitzuak eskaintzen ditu Esklerosi Anizkunaren eta bestelako gaixotasun neurologikoen Zentroan. Aipatu zentroa Donostian inauguratu zen 2007an eta kanpaina ugari antolatzen ditu gizartea sentsibilizatu eta dirua lortzeko, horiek beharrezkoak baitira eskaintzen diren errehabilitazio zerbitzuak finantzatzeko.

Egun horren helburu nagusia da gizartea sentsibilizatzea eta informatzea, batez ere 18 eta 35 urte bitarteko gazteei eragiten dien gaixotasun neurologiko honek ematen dituen arazoei buruz.