Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean ospatuko da Kabian

Oreretako I. Bloke Txapelketa Herrikoia larunbatean burutuko da Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza). Oreretako Gazte Asanbladaren baitan sortutako Eskalada Taldea ari da ekimen hau antolatzen, eskaladan interesa duten pertsona guztiei irekita egongo dena, bai adietuei eta baita eskaladan eskarmentua ez dutenei ere.

Eskalada Taldetik azaldu dutenez, txapelketa hau sortzeko ideia herriko gazteei futbolaz haratago joan zezakeen kirol aukera bat eskaintzeko hausnarketa batetaik irten zen. Bestalde, egitasmo guzti hau autogestioaren bidez gauzatu dutela azaldu dute.

Modu berean, Kabia espazioak eskaintzen duen aukera aprobetxatu nahi izan dutela adierazi dute, eta Bloke Txapelketak etorkizunean jarraikortasuna izatea nahi dutela.

Hau izango da larunbateko egitaraua:

09:00 – 11:00 – Inskripzioa eta inoiz eskalatu ez dutenentzat ikastaroa.

11:00- 12:30 Hasiberriak

12:30 – 14:00– Herrikoia

15:30- 16:45- Hasiberriak finala

17:00- 18:30- Herrikoia finala

18:30- 20:00- ‘Elite’ maila

20:00- Sari Banaketa

Egun osoan zehar txozna egongo da.

Aldez aurretik izena emateko eskalada@oreretakoga.info helbidera idatzi beharra dago. Izena aldez aurretik emanez, inskripzioak 10 euroko kostua izango du, kamiseta bat barne. Bertan larunbatean izena emanez, 12 euro ordaindu beharko dira.