Kaputxinoetako udal kirol instalazioak partzialki itxiko dituzte astelehenean

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du Kaputxinoetako Igerilekuetako sarrerak konpondu egingo direla-eta, datorren astelehenean, uztailaren 9an, soilik igerileku handian bainatu ahal izango dela.

16.00etatik aurrera instalazioko igerileku guztietan bainatu ahal izango da.