Errenteria herri ‘chic’ bat izateko bidean da

Ainara Lasa, Iker Torres eta Ainhoa Redondo ‘Hormachic’ egitasmoaren bultzatzaileetako batzuk dira eta martxan jarri duten ekimen interesgarri honi buruzko elkarrizketa egin diegu Herri Bizian. ‘Hormachic’ Kabia Espazio Kreaktiboaren baitan sortutako proiektua da, Errenteriako kaleak apaintzea bilatzen duena modu ireki eta partehartzaile batean, mosaiko eta marrazkien bitartez herriko gune grisak alaituz eta bertako ondare historikoa berreskuratuz bizilagunen laguntzarekin.  Bideoan gehiago!