Herri Biziak Madalenetako ekitaldiak gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko du

Madalenetako jaiak geroz eta hurbilago dira eta Herri Bizian gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia sortuko dugu. Atal honetan jaietako programatutako ekitaldien jarraipen eskainiko dugu, hainbat bideo, elkarrizketa eta argazki zintzilikatuz.

Bestalde, txupinazoaren egunean, uztailak 21, saio berezi bat egingo dugu 18:00tatik aurrera, webgunearen bitartez jarraitu ahal izango duzutena.

Zuen parte hartzea, iruzkinak eta proposamenak asko eskertuko ditugu. Jarraitu Madalenak Herri Bizian!