Zamalbiden gertatutako legez kontrako amianto isuriketa salatu du Udalak

Errenteriako Udalak legez kontrako amianto isuriketa bat salatu du Zamalbideko auzoan. Amiantoa duten fibrozementuzko xaflak bota dituzte edukiontzi baten alboan. Amiantoa oso material kaltegarria da, bai infurumenarentzatko eta baita gizakien osasunerako ere.

Behemendi Landa Garapenerako Ekartearen bi teknikarik eman zuten isuriketaren berri. Elkarte honekin batera, Udalak ingurumenarentzat kaltegarriak diren horrelako isuriketen aurrean ekintza protokolo bat diseinatzako duen asmoa azaldu du Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak.

Udalak azpimarratu du amiantoa duten hondakinak oso kaltegarriak direla eta soilik zabortegi batzuk daudela baimenduta horiek hartzeko: Gaintxurizketako Araso, Irun-Oiartzungoa eta Lurpeko zabortegia, Mutiloan.

Bukatzeko, Jose Manuel Ferradas Ingurumen eta Mendietako zinegotziak horrelako isuriketa kutsakor eta arriskutsuak antzematen dituzten herritarrei ingurumena@errenteria.net, udaltzaingoa@errenteria.net eta 943-44.96.03 eta 943-34.43.43 kontaktuetara deitzeko eskatu die, eta baita hondakin hauek nola kudeatu behar diren inguruko informazioa jasotzeko interesdunei.