Osteguneko udalbatzarrean bost proposamen eta mozio bat jorratuko dituzte

Hona ostegunean Errenteriako Udalatxean 18:30ean burutuko den udalbatzarran jorratuko den gai-ordena:

GAI-ORDENA

1. Udalbatzak 2012ko apirilaren 26an eginiko ohiko bilkurari dagokion aktaren irakurketa eta onespena, bidezkoa bada.

2. Ebazpenen berri ematea: Alkatearenak (531 zk.tik 585 zk.ra, biak barne), Zinegotzi-ordezkarienak (926 zk.tik 1014 zk.ra, biak barne) eta Tokiko Gobernu Batzarrarenak.

3. Berri ematea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Goreneko Auzitegiak emaniko epaia, Eusko Jaurlaritzak Pasaiako Portuko Agintaritzaren Administrazio Kontseiluko bokalak izendatzeko irailaren 14ean emaniko 236/2010 Dekretua inpugnatzen duen 1658/10 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari buruzkoa.

4. Berri ematea, Kirol Patronatuan ordezkariak aldatu direla jakinaraziz.

5. Proposamena: Udal honetako 2011ko Aurrekontuko Kontu Orokorra behin-betikotasunez onartzeko.

6. Proposamena: Bozeramaileen Batzordearen akordioa berresteko, 2012ko Madalenetan Alabergako Danborradari ohorezko goraipamena egiteko.

7. Proposamena: 13/02 EU: Gaztaño Berriko Plan Bereziaren aldaketa behin-betiko onartzea.

8. Proposamena: Errenteriako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren barne-aldaketari hasierako onespena ematea, 26 Area: Gerontologikoa eta LSEZ/5: erabilera definiturik gabeko zona babestuaren zati bati.

9. Proposamena: ahalmen urriko pertsonen aparkatzeko txartela arautuko duen Udal Ordenantza onartzeko.

10. EAJ/PNVren mozioa, herriko hainbat harrobi eta meategi estabilizatutako zabor-fardoen biltegi kontrolatu gisa ez erabiltzeko aldarrikatzea.

11. Galdera-eskariak.