Udal kiroldegiak itxita egongo dira igandean Madalen eguna dela eta

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du, Madalen eguna dela eta, datorren igandean, uztailaren 22an, Fanderiako, Galtzarabordako eta Kaputxinoetako Udal Kirol Instalazioak itxita egongo direla.

Uztailaren 23an, astelehenean, Galtzarabordako Kiroldegia irekita egongo da 9:00etatik 14:00etara, eta Fanderiako eta Kaputxinoetako Udal Igerilekuetako instalazioak irekita egongo dira udako ohiko ordutegiarekin.