Arrakasta handia Errenteriako Aniztaldia kulturen jaialdian

Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboa jendez gainezka egon zen atzo ospatutako Aniztaldian.

Bertan Kolombia, Mendebaldeko Sahara, Maroko, Nigeria, Salvador, Mexiko, Galizia, Kuba edo Ekuador jatorri duten errenteriarrak elkartu ziren Kabian eta beren herrietako kantuak, irudiak, ipuinak eta istorioak partekatu zituzten ekitaldira hurbildu ziren guztiekin.

Margolan eder bat ere egin zuen ekitaldian zehar margolari talde batek.

Aniztaldiaren antolatzaileak pozik agertu dira eta ekitaldiaren arrakasta eta bertan bizitako giro aparta azpimarratu dute. Bukatzeko, te eta bizkotxo dastaketa izan zen.