Mikel Odriozolak Londreseko Joko Olinpikoetan “sorpresa” eman dezakeela uste du

Mikel Odriozola atleta errenteriarra bihar abiatuko da Londresera bertako Joko Olinpikoetan parte hartzeko. Odriozola sei alditan izan da Espainiako txapeldun 50 kilometro martxan. Orain, Joko Olinpikoetara doan hirugarren aldia da eta “sorpresa” eman dezakeela uste du.

Prentsaurreko bat eskaini du Julen Mendoza Errenteriako alkatea eta Unai Unsuain Kiroletako Udal Patronatuko presidentearekin batera, bideo honetan ikusi dezakezutena.

Ez ahaztu Mikelekin Londresera! Ekimenari esker atleta errenteriarraren prestaketaren egunerokotasuna jarraitu dezakezute www.mikelodriozola.com webgunean.

Ikusi proba zuzenean!

Gainera, abuztuaren 11n izango da proba, eta Kabia Espazio Kreaktiboan 10:00tan emanaldi berezia izango da egun horretan Mikelen lehia zuzenean jarraitu ahal izateko.