‘Nomadak Tx’ filma lehen aldiz zuzeneko musikarekin aurkeztuko da ostiralean Kabian

Kinokabia filme emanaldi sortaren barnean ‘Nomadak Tx’ filme arrakastatsua ikusteko parada izango dute herritar guztiek Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan berritasun interesgarri batekin: lehen aldiz filme honen emanaldi batetan Harkaitz Martinez (filmearen protagonistetako bat) eta Mikel Ugarte txalapartariek beren musika zuzenean joko dute.

SINOPSIA

Nomadak Tx-ek kontatzen duen istorioak abiapuntua du Harkaitz Martinezek eta Igor Otxoak adierazi nahikari batetan. bi musikarion nahaia da txalaparta izan dadila pertsonen eta kulturen topagune, baita oso ezberdinal direnena ere.

Irrika horrek bultzatuta Indiara, Laponiara, Mongoliara eta Saharara abiatzen dira. Ez dira bidai erosoak. Benetakoa denaren atzetik dabiltza; eguneroko soinuaren atzetik, finean, aurrez aurreko elkartzera. Mongolian zaldiz; Indian trenez; Ipar Poloan eskiz eta basamortuan ladn-reoverrez… Txalaparta agertoki kitzikagarrienetan entzuten da. Orduan entzuten dira Harkaitzek eta Igorrek bidean topatzen dituzten pertsonen mintzoak: musikari mongolak, taxilari indiarrak, abeslari samiak, amona sahararrak… Txalaparta musika tresna baino gehiago bihurtzen da: komunikazio-tresna da, nork bere nahia adierazteko (g)unea.

Kinokabia

Errenteriako herrian zinemarekin erlazionatutako mugimenduak presentzia handia izan du, horren adibide direlarik gure historian zehar sortu diren zineklubak, zinemak eta zine arloan lan egin duten hainbat errenteriar. Udarako giro lasaiak eta Kabia Espazio Kreaktiboak eskaintzen duten aukera aprobetxatuz, Kinokabia zine emanaldi sorta antolatu da, Errenteriak zinemaren inguruan izan duen mugimendua eta harremana berreskuratzeko helburuarekin etorkizunari begira.

Orain arte bi emanaldi burutu dira: lehenengoan zinema ekoizle errenteriarren lanak proiektatu ziren eta bigarrenean Jon Maia zuzendariaren ‘Gazta zati bat’. Hona datozen egunetan Kinokabiaren markoan antolatutako emanaldiak:

Abuztuak 24

22:00 – 00:00 ‘Nomadak Tx’ Zuzeneko emanaldia.

Abuztuak 30

22:00 – 00:00 ‘Ander eta Jul’ (1989) Errenteria ekoiztutako filma 1990. urtean Goya saria zuen Ana Diez zuzendariak, lehen emakumea izanik saria eskuratzen.

Emanaldiotan, giro bikainaz gozatzeaz gain, freskagarriak eta gosegarriak eskuratu ahal izango dira.