Buruhandiak egiten ikasteko tailerraren lehen saioa gaur arratsaldean hasiko da Kabian

Buruhandiak egiten ikasteko ‘Kabihandiak’ ekimen irekiaren lehen saioa gaur arratsaldeko 16:30ean hasiko Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan (Barandiaran Plaza).

Tailerraren antolatzaileak eta parte hartzaileek bilera egin zuten atzo Kabian saioen ordutegiak adostu eta inskripzioak egiteko.

Itziar Bandres atrezzista errenteriarra tailer honen dinamizatzailea da eta, azaldu duenez, 78 pertsonek eman dute izena jadanik, haur eta helduen artean. Izena gaur ere eman ahal izango dute oraindik parte hartu nahi duten interesdun guztiek Kabiara azalduz.

Bakar-bakarrik, edo gurasoekin, edo seme-alabekin etor daitezke parte hartzaileak. Hori bai, 12 urtez beherako haurrek helduago baten laguntza izan beharko dute beti.

Kalejira

Sei buruhandi egitea da helburua, bakoitza gai baten inguruan. Irailaren 22an, buruhandiak prest daudenean, herriko kaleetan zehar kalejira bat egiteko asmoa dago ‘Kabihandiak’ ekimenean  parte hartu duten guztiekin.

Tailerrei buruzko informazio gehiago jasotzeko edo aldez aurretik asistentzia konfirmatzeko helbide honetara idatzi dezakete interesdunek: kabia@errenteria.net.