Errenteriako erretiratuen elkarteek izen emate epeak eta jarduera eskaintzak aurkeztu dituzte

Errenteriako erretiratuen elkarteek datorren urterako izen emate epeak eta jarduera eskaintzak egin dituzte. Herri Bizian datu guztiak eskaintzen ditugu interesdunentzat:

Beti Bizkor’

Beti Bizkor’ erretiratuen eta pentsiodunen elkarteak jakinarazi nahi du urriaren 1ean emango zaiela hasiera 2012/2013 ikasturteko jarduerei. Jarduerak ohiko egun eta ordutegian izango dira.

Aurtengo jarduerak era askotakoak izango dira: antzerkia, kantua, areto dantzak, frantsesa, ingelesa, euskara, adimena lantzea, marrazketa artistikoa, sortze pintura, soinekogintza, joste lanak, saskigintza, mantenimendu gimnasia, yoga, tai chi, wing chun eta informatika.

Ikastaro horietan lehen aldiz parte hartu nahi duten bazkideek Beti Bizkor elkartearen bulegoan eman beharko dute izena, astelehenetik ostiralera, 11:00etatik 13:00etara. Nahi izanez gero, bertan jaso ahal izango dute ikastaroei buruzko informazio gehiago. Aurreko urtean ikastaroetan parte hartu zuten bazkideei, ordea, automatikoki berrituko zaie inskripzioa; betiere, ikastaroetan bajarik eman ez bazuten.

Errenteriako Udal Gizarte Zerbitzuak Sailak diruz lagunduko ditu jarduera horiek guztiak; hori dela eta, nabarmen murriztuko da parte hartzaileek ordaindu beharrekoa.

Era berean, “Maialen” abesbatzak jakinarazi nahi du, oporraldiaren ondoren, ikasturte berriari hasiera emango diola, ilusioz beterik eta irakasle berri baten gidaritzapean. Ikasturtea urriaren 2an hasiko da eta ordutegia 16:00 – 18:00 izango da.

Aipatutako jarduera horiez gain, urriaren 2tik aurrera bingo saioak jarriko dira martxan, asteartetan, 18:30etik 20:30era. Hamabostero, asteazkenetan, mendi ibilaldiak antolatuko dira goizez, inguruko bazterretara.

Ibilaldiak, hitzaldiak, mintzaldiak eta informatika ikastaroei dagokienez, antolatu ahala, emango da horiei buruzko informazioa elkartearen iragarki taulan.

Zibergelak ere abian jarri ditu ikastaroak, hastapenekoak nahiz gela irekikoak, aurretik ikastaro egokiak egin dituztenei zuzenduak.

‘Bienvenido’, Beraun

Beraungo “Bienvenido” erretiratuen elkarteak jakinarazten du irailaren 21ean (ostirala) 17:00etan bilera bat egingo dela 2012/2013 ikasturtearen barruan programatutako jarduerez informatzeko.

Jarduera horietan matrikulatzeko interesa duten pertsonek irailaren 24an (astelehena) izango dute izena emateko aukera, elkartean bertan, 10:30etik 13:00etara.

 ‘Arramendipe’, Pontika

Arramendipe’ Pontikako erretiratuen elkarteak jakinarazi du irailaren 20an, 17:00etan, izango dela ikasturte hasierako jaialdia.

Jaialdian bertan emango da 2012-2013 ikasturterako antolatu diren jarduerei buruzko informazioa. Amaitzeko, bingoan jolasteko eta txokolatea hartzeko aukera egongo da.

Matrikulatzeko epea irailaren 24tik 28ra izango da, 17:00etatik 19:00etara.

El Parque’, Galtzaraborda

El Parque Erretiratuen Elkarteak jakinarazi nahi du irailaren 2012-2013 ikasturteko jardueretan izena emateko epea irailaren 10tik 14ra arte egongo dela zabalik.

Aurten eskainiko dien jarduerak ondorengoak izango dira: eskulanak, joste lanak, ohiko saskigintza, euskara, gimnasia, dantza eta memoria tailerra.

Jarduera horietan interesaturik daudenek epe horretan egin ahal izango dute matrikula. Horretarako ordutegia 16:30-19:00 izango da.

Ikasturte hasierako bilera irailaren 20an izango da, 17:30ean.

San Agustin’, Agustinak

Agustinetako “San Agustin” erretiratuen elkarteak jakinarazten du irailaren 4an ireki zela 2012-2013 ikasturteko jardueretarako izena emateko matrikulazio epea.

Ondorengo jarduerak eskaintzen dira: gimnasia, dantza aretoak, brodatuak, wing chun, tai chi, puntu eta kakorrotz-lanak, memoria tailerra, esku lanak eta euskal dantzak.

Jarduera horietan matrikula egiteko interesa izanez gero, astelehenetik ostegunera pasa daitezke elkartetik, 16:00etatik 18:00etara.