Errepublika garaiko udal korporazioa eta funtzionarioak omenduko dituzte gaur

Errenteriako Udalak Errepublika garaiko azken korporazioa eta orduko funtzionarioak omenduko ditu gaur arratsaldeko 19:00tan Udalbatza aretoan burutuko den ekitaldi batetan.

Bertan, Mikel Zabaleta historialari errenteriarrak hitzaldi bat eskainiko du. Azken korporazioko kideen senideak parte hartzera gonbidatuta daude eta, modu berean, nahi duten hiritar guztiak azaltzeko aukera izango dute. Ekitaldian zehar plaka oroigarri bat jarriko da ere.