Errenteriako udal kirol instalazioetako jardueren denboraldi berria

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazten du urriaren 3an (asteazkena) Errenteriako udal kirol instalazioetako jardueren denboraldi berria hasiko dela.

Udal Kirol Patronatuak, Serviocio S. L. kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzailearen laguntzarekin, jarduera sorta bat prestatu du, adin guztietarako aukera ugariak eskaintzeko asmoz. Jarduera horietan egoera fisiko eta adin guztietako 2000 ikastarogiletik gora eman ahal izango dute izena.

4 urtetik aurrerako haurrek ondorengoak bezalako jarduerak egin ahal izango dituzte: igeriketa, karate, dantza eskola eta gimnasia erritmikoa. Horretaz gain, haurrentzako ur jarduerak programatu dira.

16 urtetik aurrerakoek, berriz, aukera izango dute igeriketako maila desberdinetan izena emateko, hala nola ikastea, hobekuntza edo master kluba. Igerilekuan “Aquagym” edo “Osasun Igeriketa” eskolak ere izango ditugu. Eta dagoeneko ezagutzen ditugun areto jarduerez gain, hala nola “Zikloa”, “Pilates”, “Tonifikazioa”, “Yoga”, “Taichi” eta abar, aurten jarduera berriak izango dira: “Crossfit”, “Boot Camp”, “Zumba”, “Defentsa Pertsonala” eta “Hipopresiboak”.

Berrikuntza gisa, indoor klaseen ekipamendua berritu egin da, bai Galtzarabordan bai Fanderian, BH markako 40 “Duke Magnetik” bizikleta erosita. Esan beharra dago oso kalitate oneko bizikletak direla eta prestazio ugari eskaintzen dituztela.

Datorren denboraldirako plaza libreak gelditzen dira. Jarduera horietako bakoitzean libre dauden plaza horien gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan kirol instalazioetako harrerekin, Galtzarabordako Udal Kiroldegian (943.44.96.90) zein Fanderiako Udal Igerilekuetan (943.34.44.23). Fanderiakoan irailaren 24tik aurrera (astelehena).