Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak jaialdia egingo du bihar

Gabierrotako Laguntasuna erretiratuen elkarteak bazkide guztiei jakinarazi nahi die irailaren 20an, 17:30ean, izango dela ikasturte hasierako jaia. Bertan, urria hasieran martxan jarriko diren jarduerei buruzko informazioa emango da.

Jarduera horietan matrikulatzeko egunak irailaren 24 eta 25 izango dira, 16:00etatik 18:00etara.

2012-2013 ikasturteko jarduerei buruzko informazioa emateaz gain, bingo partida eta meriendatxoa ere antolatu dira.