Buruhandien kalejira eta jaialdia egingo dituzte Kabian larunbatean

Azken aste hauetan Pontikako Kabia Espazio kreaktiboan haur eta nagusientzako Kabihandiak tailerrak burutu dira, buruhandiak nola egiten diren ikasteko. Antolatzaileen arabera, esperientzia benetan polita eta arrakastatsua izan da, eta emaitza ikusi eta parte hartu duten guztien artean bukaera polita emateko festa bat antolatu dutela jakinarazi dute Kabian larunbat honetan, irailak 22, egun osoan zehar.

Festa honetara herriko auzo elkarteak eta auzotarrak gonbidatu nahi dituzte, egindako lanaren emaitza ikusi eta elkarrekin ospatzeko. Etorkizunean auzo elkarteekin batera egin ahal izango genituzken ekimenen erakusgarri izatea nahiko lukeetela adierazi dute tailerretan partaide izandakoek.

Guztira 7 buruhandi egin dituzte, eta hauetako bi lan egin dutenen artean zozketatuko badituzte ere, besteak herriarentzat geratzea nahi dutela adierazi dute, auzoetako festetan erabiltzeko.

Esan bezala, larunbatean egun osoko festa izango dugu kartelan ikusi dezakezuen bezala: Goizean karetak egiteko tailerra, DJa haurrekin gozatzeko, kroketa lehiaketa (lau kroketa eraman beharko dira etxetik gutxienez) eta, eguerdian, bazkaria bakoitzak etxetik besteekin konpartitzeko eramandako jakiekin. Arratsaldean kalejira burutuko dute Kabian eta herriko kaleetan zehar eta hainbat sorpresa egongo direla iragarri dute.

Etxean buruhandiak dituen jende guztia larunbatean Kabiara eramateko deialdia egin dute ere antolatzaileek.

Zabaldu jaia zuen auzoan eta animatu parte hartzera!