Autorik Gabeko Eguna ospatuko da bihar Errenterian

Errenteriako Udalak, Europako Mugikortasun Jasangarriaren Astearen barnean bihar ospatuko den Autoik Gabeko Egunaren harira bizikleten jaialdi bat antolatu du. Ekitaldi nagusia bizikletarekin egingo den ibilbide bat izango da, Biteri Kaletik abiatuko dena, bide hau autoei moztuta egongo delarik goizeko 11:00tatik gaueko 10:00etara.
Ingurumen, Trafiko eta Gazteria eta Kiroletako zinegotziek, Jose Manuel Ferradas, Jon Txasko eta Unai Unsuain hurrenez-hurren, astebururako prestatutako ekimenen berri eman zuten agerraldi batetan atzo.
Ferradasek azaldu zuenez, Autorik Gabeko Egunaren helburua “garraio pribatuaren erabilera eta honek ingurumenean eta osasunean dakarren eragin murriztuko duen mugikortasunaren kudeaketa bat bilatzea” da. Oro har, garraio pertsonale %15a bizikletaz burutzean datza helburua. Hau posible dela azpimarratu zuen Ferradasek eta donostian egunero 16.000 pertsonek bizikleta erabiltzen dutela gogorarazi zuen. Horregatik, 2013an Udalak ildo honetan lan egiteko duen asmoa azaldu zuen.
Zentzu honetan udal araudiak berrituko direla eta industri parkeetara bizikletan joateko bultzatuko dela iragarri zuen, herrian bizikleta erabiltzeko sareen garapenarekin batera eta trena eta autobusaren erabilera sustatuz aldi berean.
Zentzu honetan, Zumardia berritzeko lanak aurki burutuko direla gogorarazi zuten agerraldian. Hauekin batera, orain espazio honetan moztuta geratzen den herriko bidegorriari jarraikortasuna emango zaiola adierazi zuten, horrela Oiartzungo Arditurriko Mehatzetatik Donostiraino bidegorritik joateko aukera eskainiz.
Bizikletaren jaialdia
Jasangarritasunaren inguruko egun hauek aprobetxatuz, esan bezala, bihar bizikletaren jaialdi bat opatuko da. Jaialdia bi txandatan banatuko da: lehenengoa 11:20ean hasiko da eta 8-9 urte bitarteko haurrentzat izango da, Biteritik bizikletan abiatuta 5 kilometroko ibilbidea egingo dutenak herriko kaleetan zehar Fanderiara ailegatu arte. 12:30ean beste gazte eta helduen txanda izango da, ibilbide bera egiteko aukera edukiko dutenak.
Unsuainek adierazi zuenez, Biteri kalea aukeratu sinbolikoki, herriko bide garrantzitsuena baita.
Txaskok, bere aldetik, bizikleta eta garraio publikoak erabiltzeko deialdia zabaldu zion hiritargoari, errazago izango diren aukerak etorkizun hurbil batetan garraio publiko guztien (Renfe, Eusko Tren eta autobus publiko guztiak) integrazioa lortzen denean.