Erdi Arora bueltatuko da Errenteria asteburu honetan

Erdi Aroko Azokaren hamargarren aldia ospatuko da Errenterian larunbat eta igandean, Errenkoalde merkatarien elkarteak antolatuta. Urtero bezala, garai haietako apaingarriz eta artisau postuz beteko da herria. Aurten 70 postu izango dira guztira, iazko kopuru bera.

Postuez gain, hainbat tailer burutuko dira gai ezberdinen inguruan: egurrezko jokoak, garaiko ogibideak, buztinak, egurrezko kateak edo beira puztekoa.

Beste hainbat ekimen ere prestatu ditu merkatarien elkarteak: ardien txokoa eta haurren txokoa, besteak beste. Horretaz gain, Gipuzkoako ehozirilariak ariko dira lan eta lan Udaletxeko arkupeetan.