Errenteriako baserriko produktuen menua herriko jatetxeetan

Datorren larunbatean, urriaren 20an, Errenteriako Landalurraren VIII. Azoka antolatu dute Errenteriako Udala eta Behemendi Elkarteak. Azoka hau dela eta, Batzokia, Gambrinus, Gaztelu Ostatua eta Zuketz Taberna-Jatetxeetan eskeiniko diren eguneko menuen artean Errenteriako baserrietako produktuekin egindako jakiak dastatu ahal izango dira urriak 15 eta 19 bitartean, aipaturiko jatetxeetan.

Gure herriko baserrien jardunak hainbat abantaila sortzen dizkigu herrian: paisaiaren mantenimendua, lursailen garbiketa, ohitura eta usadioen mantenua, e.a. Era berean, bertan sorturiko kalitatezko jakiak gure eguneroko dietaren oinarri izan dira hainbat urteetan.

Ekimen honekin, kalitatezko produktu hauek balioan jarri eta jendeaurrera ekarri nahi dira, bertako sukaldarien laguntzarekin, bere errezeta goxoeta berritzaileak baliatuaz.