Errenteria 2025 Plan Estrategikoa: Herritarrei zuzendutako inkesta martxan jarri da

Pasa den irailak 28an Julen Mendoza alkateak etorkizunean izan nahi dugun Errenteriari buruzko gogoeta eta herriko plan estrategikoa definitzeko prozesua aurkeztu zuen.

Zentzu honetan, aste honetan Udalak Errenteriako biztanleriaren iritzia ezagutzeko inkesta martxan jarri du. Telefonoz egiten ari den inkesta honekin lortu nahi den helburua Errenteriako herritarrek herriaren inguruan duten sentimendua eta herriaren perspektiba eta erronkei buruz pentsatzen dutena ezagutzea da. Baita ere Plan Estrategikoari buruz, eta honek planteatuko dituen proiektu eta ekintza posiblei buruz uste dutena jakitea.

Errenteriako Udalak, telefonoz partehartzen duten pertsonaz gain, bere iritziarekin inkesta honetan interesatuak dauden herritar guztiei parte hartzera gonbidatzen ditu. Horretarako, Udalak inkestaren on-lineko bertsioa argitaratu du ondorengo web helbidean. Parte hartu ezazu!

Sakatu hemen edo esteka hau jarraitu inkesta betetzeko:

http://errenteriakoudala.polls.survey-datakey.com/4fe632fd9862b60307c4dda7567b072ddkib1plk1oncg/web/