Bigarren eskuko merkatua igandean Zumardian

Hilero hirugarren igandean ohikoa den bezala, urriaren 21ean, goizean, Zumardian instalatuko den bigarren eskuko gauzen azokaz gozatzeko aukera izango da. Azoka horretan artikulu ugari aurkitu ahal izango dira, hala nola jantziak, jostailuak, liburuak, dekoraziorako elementuak eta bildumazaleentzako antzinako piezak. Gamon zumardia berriro ere duela hainbat urte Errenterian arrakasta handiz egiten ari den ekimen honen eszenatoki bihurtuko da. Antolatzaileek Gipuzkoako beste hainbat udalerritan ere egiten den azokan parte hartzeko gonbitea egiten dute.