Emakumezkoen sofbol txapelketa antolatu dute Berdintasun Kontseiluaren omenez

Errenteriako I. Bertintasun Kontseiluaren Sofbol Txapelketa antolatu du  herri honetako Rentoks emakumezkoen sofbol taldeak, urriaren 27 eta 28an jokatuko dena Donostian.

Rentoks taldeak Errenteriako Berdintasun Kontseiluaren esponsorizazioa jaso du. Kontseiluak, emakumeei kirola praktikatzeko aukerak indartzeko asmoz, bigarren urtez bultzatu ditu kirol talde femeninoen esponsorizazioa.

Partidak Loiolako Erriberetako zelaian jokatuko dira, Donostian (Pablo Gorosabel 3). Lehiatuko diren taldeak ‘Rentoks’, Donostiako ‘Atletico San Sebastian’, Orioko ‘OBB’ eta Lazkaoko ‘Lazkao’ izango dira. Hona txapelketaren egutegia:

 

 

 

 

 

 

 

Arauei dagokionez, iraupena sei sarrerakoa izango da. Lehenengo bostetan, beharrezko diferentzia 5 lasterketakoa izango da edo hiru kanporaketa. Bosgarren sarreraren bukaeran, zazpi lasterketako diferentziarekin, lehiaketa amaituko da. Gehienez ordu t’erdiko iraupena izango du partidak, hortik aurrera ez direlarik sarrera berriak hasiko.