Autobus ordutegi bereziak eta aparkaleku gehiago Santu Guztien Egunean

Santu guztien eguna dela eta, Udaltzaingoak jakinarazi nahi du trafikorako eta aparkatzeko hainbat neurri hartu direla.

Urriaren 30etik azaroaren 1era arte, erabaki da Egiburuberri industrialdeko sarreran, hilerriaren ondoan, errailetako bat kotxeak aparkatzeko prestatzea, adierazitako egunetan hilerri aldera doazen kotxeek aparkatu dezaten.

Autobusek 1ean ordutegi berezia izango dute, honakoa:

Xenpelarretik irteerak: 09:30etik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara (30 minuturo). U7 autobus linia ere kanposantutik pasatuko da, bere ordutegi arruntan.

Zentolenetik irteerak: Xenpelarretik irten eta 10 minutu inguru geroago.

Geltokiak: Xenpelar – Galizia biribilgunea (Niessen) – Zumardia (Batzokia) Gaztelutxo biribilgunea – Moja agustindarren etorbidea (Agustinetako eliza) – Moja agustindarren etorbidea 15 – Gurutzeko Alabak ikastetxea – Hilerria.