Gizonduz programaren prestakuntza saioak zinegotzi, udal teknikari eta udaltzainentzat

Emakundek bultzatutako Gizonduz programaren barnean, gizonak diren udal teknikari eta zinegotzientzako prestakuntza saioak antolatu ditu Errenteriako Berdintasun Arloak “Gizonak, berdintasuna eta Maskulinitateak” izenburupean. Halaber, Udaltzaingoak “Indarkeria maskulinoak” izeneko formakuntza jasoko du.

Zer da Gizonduz?

Gizonduz gizonak sexuen arteko berdintasunaren alde kontzientziatzeko eta beren parte-hartzea eta inplikazioa bultzatzeko Eusko Jaurlaritzaren ekimen aitzindaria da eta Emakundek-Emakumearen Euskal Erakundeak sustatzen du.

Gizonduz terminoaren bitartez ideia hau transmititu nahi da: berdintasunak pertsona hobeagoak egiten gaitu eta, ondorioz, gizonak gizondu egiten gaitu; izan ere, emakumeen eta gizonen gaitasunen erabateko garapena ahalbidetu eta haien bizitza horizontea handitzen du.

Udal teknikari eta zinegotzien kasuan, iragan den astean burutu zituzten saioak, lau orduko iraupena izan zutenak. Hauetan, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunaren arteko jatorria aztertu zuten: nola eraikitzen diren batzuei eta besteei egozten zaizkien errol eta estereotipoak. Gainera, gizon izateko eredu desberdinak eta nagusi den genero masculino ereduaren azterketa kritikoa egin zuten ere.

Indarkeria maskulinoak

Udaltzainen prestakuntzan jorratuko diren edukiak ondorengoak izango dira: Batetik, oinarrizko ezagutza landuko dute emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz, nagusi den eredu maskulinoari (tradizionalari) buruz eta beste maskulinitate batzuei buruz. Bestetik, indarkeria mota desberdinen eta maskulinitatearen eraketa kulturalaren arteko harremana aztertuko dute eta, honen harira, bereziki gizonei zuzenduriko estrategia prebentiboak, gizonen jarrera emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean eta gizonen inplikazioa emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako borrokan.

Bestalde, iragan den astean  herriko San Agustin erretiratuen elkartean Gizonduz programaren markoan formakuntza saioak burutu ziren ere. Hauetan, erretiratuek, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunari buruz oinarrizko ezagutza jaso zuten, nagusi den eredu maskulinoari (tradizionalari) buruz eta beste maskulinitate batzuei buruz. Modu berean, arrisku jarrerekin, norberaren zaintzarekin eta mendetasunarekin lotutako gizonen osasunaren arazo espezifikoei buruz mintzatu ziren ere, beste gai batzuen artean.