Ingurumen Aholku Kontseiluak lan-taldetan parte hartzeko gonbidapena zabaldu du

Errenteriako Ingurumen Aholku Kontseiluak (IAK) udalerriko ingurumen hobekuntza bilatzen duen partaidetza-organoa da. Bere sorreratik hondakinen gaiaren inguruan lanean jardun badu ere, organo honetako kideek, pausu bat gehiago eman eta lan-esparrua zabaltzea erabaki dute, ingurumenari lotutako beste gai batzuk jorratzeko. Horretarako, IAKren barnean honako bost lan-mahaiak sortu dira:

– Hondakinak

– Kutsadura

– Energia

– Landa eta elikadura garapena

– Biodibertsitatea

Gai hauen inguruko hausnarketa sakona egiteko, herritarren partaidetza ezinbestekoa dela iritzita, gustukoen duzun lan-mahaian parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Horretarako, bidali zure izen-abizenak, telefonoa eta/edo e-posta aitor@izadi21.net helbidera edo deitu 943 492 215 telefonora.

Animatu eta parte hartu!