Fiare Banku Etikoarekin bat egin du Errenteriak

Errenteriako Udalak, udalbatzarrean bilduta adostutakoaren arabera, Fiare Banku Etikoaren bazkide bilakatu da partizipazio sozial bat erosiz. Partizipazio hau, 1800 eurokoa, kooperatibaren kapital sozialerako da eta horrela Errenteriako Udalaka bankuaren asanbladan boto bat izango du.

Juan Garibi Fiareko kideak eta Julen Mendoza alkateak sinatu dute akordioa. Bideo honetan ikusi ditzakezute sinadura ekitaldiko irudiak eta Errenteriako Fiare taldeko kideekin egindako elkarrizketa, banku etiko honen inguruko lehen eskuko informazioa eskainiz.