Malandain Ballet Biarritzen entsegu publikoa Errenteria Hiria Kulturgunean

Kukai dantza taldeak antolatuta, Errenteriako Udala eta Errenteria Musikal Musika eta Dantza eskolaren laguntzarekin, Malandain Ballet Biarritzeko taldea, bere azken lana eraskutera dator beste behin ere Errenteriara. Honakoan “Une dernière chanson” (azken abesti bat), Frantziako errenazimentu garaiko musikan oinarritutako dantza koreografia sortu du, Thierry Malandainek.

Emankizuna azaroaren 21ean izango da, 19:00etan, Errenteria Hiria Kulturuneko 2. solairuko entsegu gelan. Behar adina leku ez dagoenez, izena eman beharko da asistentzia konfirmatuz dantza@kukai.info helbidean.

Malandain Ballet Biarritzen ikuskizunaren aurkezpena Donostiako
Victoria Eugenia Antzokian izango da, azaroaren 24ean eta 25ean,
arratsaldeko 20.00etan, bi egunetan. Errenteriako entsegu publikora
datorren ikuslegoari txartel bat banatuko zaio Donostiako emanaldirako
sarreretan %25eko beherapena eduki dezan.

Hemen ikuskizun berriaren bideotxo bat, aurrerapen gisa.