San Tomas egunean postuak jartzeko eskaera epea azaroaren 16an amaituko da

 

Eskaerak udaletxeko erregistroan aurkeztu beharko dira, Kulturgunean (Alfonso XI kalea) jaso daitekeen eredua erabiliz. Eskaerarekin batera instalatu nahi den postuaren krokisa aurkeztu, neurri eta ezaugarriak adierazi behar dira.

Gai honi buruz estabadaitzeko datorren azaroaren 19an, 19:30ean, bilera bat egingo da Merkatuzarreko balioanitz gelan (Pablo Iglesias, 3). Ezinbestekoa da eskaera egin duten guztiak bilerara bertaratzea.