Gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak, abian

Joan den astean hasi ziren gurasoei zuzendutako euskara ikastaroak. Ikastaro hauek 0 eta 12 urte bitarteko haurren gurasoei zuzenduak daude.35 ikasletik gora hasi dira ikastaro berezi honetan. Guraso hauek osatutako 3 talde sortu dira, urrats eta ordutegi ezberdinetan.

Euskara departamentua eta euskaltegia pozik agertu dira emaitzarekin, eta jakinarazi dute nahi duenak oraindik ere eman izena dezakeela. Informazio gehiago nahi izanez gero, jo Xenpelar AEK euskaltegira (943-340233)