Hondakinen prebentziorako europako astea ospatzen da

Azaroaren 17 – 25 bitartean, Hondakinen Prebentziorako Europako Astea ospatuko da, eta Errenteriako Udalak, Mendi eta Ingurumen Sailaren eskutik, hainbat jarduera programatu ditu ekimenarekin bat egiteko. Horien artean, azpimarratzekoa da herriko elkarte, ikastetxe eta partikularren artean bildutako ingurumenaren aldeko 40 esperientzia. Horien berri emateko, informazio-karpa bat jarriko da ondorengo egun eta tokietan:

  • Astelehena 19: ERDIGUNEA – Gamon Zumardian (merkatu txikian)

  • Larunbata 24: ERDIGUNEA – Xabier Olaskoaga plazan (baserriko esne makinaren ondoan)

  • Igandea 25: BERAUN – Jose Maria Usandizaga kalean (merkatu txikian)

Hiru egunetan ordutegi bera mantenduko da: 10:00etatik 13:00ra.

Jasotako 40 esperientzien artetik ia erdiak hondakinen sorrera eta berrerabilpenarekin zerikusia dute; helburu hori erdiesteko hurbileko eredu interesgarri eta eraginkorrak ikus daitezke bertan. Izan ere, hondakinen arazoa guztion ardura da eta gure esku dago konponbidea ematea. Honenbestez, ekimen hau guztiz bat dator Hondakin Prebentziorako Europako Astearen helburuekin.

Hiritarrek, esperientzia erakargarrienen aldeko bozka eman dezakete eta parte-hartze hutsarengatik, baserriko esnea hartzeko botila berrerabilgarria jasoko dute opari.

Informazio-karpa honek arrakasta handia izan zuen, duela hilabete, Landa-lurraren 8. Azokan aurkeztu zenean. Ikusteko aukerarik izan ez zenutenoi edo errepikatu nahi duzuenoi, bertara hurbildu eta parte hartzeko gonbita luzatzen dizuegu.