Ekintza ugari azaroan Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan

Azaroan zehar, Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan ekintza ugari izango dira, azaroa egun bereziz betea datorkigu eta.

Hain zuzen, azaroaren 20an ospatuko den Nazioarteko Haurtzaroaren Eskubideeen egunean, Udal Ludoteketan bideo emanaldi bana izango da eta segidan gai honen inguruan jolasak izango dira, eta haurren eskubideen inguruan lan egiteko aukera izando dute bazkide guztiek.

Azaroaren 25ean, emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna dela eta, Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan ekimen ugari egingo dituzte. Udal Ludoteketan, azaroaren 26an enpatia landuko da haurren artean jolasean arituz; Beraungo Udal Gaztelekuan berriz,azaroaren 22an Beldur Barik proiektuaren bideoen emanaldia izango da eta azaroaren 10ean euskal hiriburuetan egin zituzten Flashmob-en koreografiak ikasteko aukera izango dute Errenteriako gazte guztiek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Gazte Informazio Bulegoan eska dezakezue: Merkatuzar – Pablo iglesias, 3 – Tel. 943449640 edo gaztebulegoa.errenteria.net