Araiako hilketaren aurka egitera dei egin du Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak

Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluaren adierazpena:

Atzo, azaroak 27, Araian, Araban, gizon batek bere emaztea hil zuen. Gertakari larri hau dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egingo du udalerriko talde feministek zein emakume-taldeek ostegunerako, hilak 29, deitu duten deialdiarekin eta herritar guztiak deitu nahi ditu Niessengo merkataritza-gunean 19:30ean egingo den elkarretaratzean parte hartzera.

Garbi eduki behar dugu horrelakoak ezin direla gertatu gure gizartean eta horregatik, horien kontrako borrokan gure konpromiso tinkoa berretsi nahi dugu, bai pertsonala eta baita taldekoa ere. Eta maila bereko konpromisoa eskatu nahi diegu, bai erakundeei, eta baita herritarrei ere, guztion konpromisoa ezinbestekoa baita gaitz horrekin amaitzeko.

Amaitzeko, Errenteriako Berdintasunerako Kontseilutik, emakumearen familiari gure elkartasuna adierazi nahi diegu.

Emakumeenganako indarkeria gehiagorik ez!