Ekintza bereziz beteta dator abendua Errenteriako Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan

Abenduaren 1eko Nazioarteko Hiesaren aurkako eguna dela eta, azaroaren 29an Udal Gaztelekuetan film labur baten emanaldia izango da eta segidan, Gabierrotako Gaztelekuan, Errenteriako bizilaguna den Mikel Martin Conde izango dugu gure artean, gaixotasuna eta honen prebentzioaren inguruan hitz egiteko.

Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskararen egunean, Udal Ludoteka eta Gaztelekuetan ekintza ugari izango dira. Udal Gaztelekuetan, abenduaren 1ean Euskaraokea egingo dugu, gazteek euskal abestiak kanta ditzaten; Udal Ludoteketan berriz, abenduaren 3an, Euskararen erabilera sustatu nahian, hainbat jarduera antolatu dira, besteen artean honako hauek: jolasak, eukal kantak abestu, muralak sortu…

Ekintza guztiak zerbitzuen irekiera orduetan izango dira; Ludoteken kasuan 17:30etik 19:30tara eta Gaztelekuetan 17:30tatik 20:00tara.

Informazio gehiago nahi izanez gero, Errenteriako Gazte Informazio Bulegoan galdetu daiteke: Merkatuzar – Pablo iglesias, 3 – Tel. 943449640 edo gaztebulegoa.errenteria.net