Langabetuentzako euskara ikastaroak, doan

“Gu Langabetuen Asanbladako kideak gara baina, une honetan, euskara ikasleak ere bai. Aukera ona da gure herriko hizkuntza ikasteko. Horregatik, langabetu guztiak animatu nahi ditugu izena ematera” adierazi dute langabetuen asanbladako kideek.

Haiekin batera, Irune Balentziaga Euskara Zinegotziak eta Xenpelar AEK eta Udal Euskaltegiak gaur bertan aurkeztu dute langabetuei euskara dohain ikasteko aukera emango dien egitasmoa. Ikastaroetan izena emateko epea astelehenean irekiko da eta abenduaren 14ra arte egin ahal izango da, Udal Euskaltegian eta Xenpelar Euskaltegian.

 

Izena emateko Lanbidek ematen duen lan egoeraren ziurtagiria aurkeztu beharko da, eta parte hartzen duten ikasleek %85eko asistentzia bermatu beharko dute. Orain artean izan diren taldeetan aritutako ikasle nahiz irakasleek balorazio bikaina egin dute euren esperientziaz.