Inauterietarako dirulaguntzak eskatzeko epea, zabalik

Kulturako ordezkariak, Irune Balentziagak, jakinarazi nahi du Errenterian 2013ko Inauteriak direla-eta burutuko diren kultura jardueretarako diru-laguntzak emateko epea irekita dagoela, eta abenduaren 31n amaituko dela.

Eskaerak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dira, eta bertan izango da diru-laguntza tramitatzeko beharrezkoa den dokumentazioa.