Aldaketak Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetako ikastaroetan

Aurtengo denboraldirako ikastaroen arautegiari jarraiki, abenduaren 24tik urtarrilaren 6ra doazen bi asteetan aldatu egingo dira Fanderia eta Galtzarabordako kirol instalazioetan eskaintzen diren ikastaroetako ordutegi eta jarduerak. Ondorioz, egutegi alternatiboa jarriko da martxan.

Galtzarabordan zein Fanderian egiten diren helduen ikastaroetako egutegi berria Udal Kirol Patronatuaren web orrian dago jarrita. http://kirolak.errenteria.net/eu/html/index.shtml. Ikastarogile guztiek horietako edozein ordutegitan eta bi instalazioetara bertaratu daitezke.

Jarduera horiek instalazioetako ikastaroetan izena emanda daudenentzat dira soilik.

Haurren igeriketa ikastaroak “Gabonetako ur parke batek” ordezkatuko ditu. Ur parkea abenduaren 26, 27 eta 28an egingo da Fanderian 17.30etik 19,30era, eta urtarrilaren 2, 3, eta 4an Galtzarabordan 17,30etik 19,30era. Ikastaroko ikasleek ur-parkera sarrera doan izango dute. Kirol instalazioetako abonatu diren eta puzgarrietara sartu nahi duten gainerako haurrentzako prezioa 3 €koa izango da.

Era berean, “kirol udaleku” bat programatu da Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Jarduera horrek 6 jardunaldi izango ditu, 9,00etatik 13,00etara jardunaldi bakoitzean. Haurrak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera (2003 eta 2006 artean jaiotako haurrak eta 1999 eta 2002 artean jaiotakoak). Kirol udalekuaren prezioa 63,15.-€uro dira.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu bi “Master Klase” daudela programaturik Galtzarabordako Kiroldegian. Bata, Ciclo Indoor klasea, abenduaren 28an (ostirala) izango da, 19:30etik 21:30era. Bestea, Body Control eta Body Pump klasea, urtarrilaren 4an (ostirala) izango da, 19:30etik 21:30era.

Argibide gehiago behar izanez gero, udal kirol instalazioetako harreretarako dei daiteke, Galtzarabordako Udal Kiroldegian (943.44.96.90 telef. zk.) zein Fanderiako Udal Igerilekuetan (943.34.44.23 telef. zk.).