Bukatu da F-7 Txapelketaren lehen fasea

Joan den igandean, abenduaren 16an, “F-7 Errenteriako Udal Kirol Patronatuko XI. Torneoa”ren 1. Fasearen azkeneko jardunaldia burutu zen. Torneoa Fanderia eta Beraungo futbol zelaietan jokatu da urriaren hasieratik.

Lehen fase honetan “Amets Pub” izan da txapelduna, eta jarraian “Autoridad Portuaria de Pasaia” zortzi puntutara. Lehenengo Mailara igo dira “Orereta Iturgintza”, “Bar Canadá” eta “Euskal Genetik” taldeak, eta 2. mailara jaitsi dira “Askasibar Autoak”, “Pizza Sprint Altza” eta “PC Byte” taldeak. Bestetik, 3. mailara jaitsi direnak “CMC”, “Bar Rodri”, “Irubide Taberna”, “Golider.com”, “Los Pitufos” eta “Asesoría Txingudi” taldeak dira.

Amaitzeko, mailaz igotzea lortu duten 3. mailako taldeak ondorengoak dira: “Patxi Urtxipia Torpedo”, “Itsasgora Muntaiak”, “Jabatos”, “Nothingam”, “Mr. Bricolage” eta “Herboristería Paki”. Hemendik aurrera, parte hartzen duten 50 taldeek atseden aste batzuk gozatuko dituzte datorren urtarrilaren 13 arte. Egun horretan lehiara itzuliko dira, Torneoaren 2. fasearen hasierarekin batera hain zuzen.

Informazio gehiagorako klikatu hemen.