2013ko aurrekontuak onartu zituzten atzoko plenoan

2012ko azken Udalbatzaren Ohiko Bilkuran 2013rako aurrekontuak onartu ziren, Bildu eta Ezker Anitzaren aldeko botoekin (9), PSE eta EAJren abstentzioarekin (10) eta PPren kontrako botoekin (2). Gai zerrendan zeuden gainontzeko puntu guztiak ere onartu zituzten. Herri Bizian aurrekontuen azalpen xeheagoa egingo dugu datozen egunetan.