Trafiko mozketak egun hauetan

Sasoi honetan ohikoa denez, kalean egin ohi diren ospakizunak direla eta, herritarrei eragiten dieten hainbat trafiko mozketa eta desbideratze egitera behartuta gaude:

Datorren larunbatean, hilak 22, 18etatik 19etara Biteri, Xenpelar eta Foru Plazako trafikoa desbideratuko dugu. Beti bezala, Segundo Izpizua-Juan de Olazabal-Biteri eta Andoni Korta-Maria de Lezo kaleen arteko guratzaketetan izango dira.

24an 18:00etatik 21:00etara mozketa bera egingo dugu.

Hilaren 31n San Silvestre karrera tradizionala egingo da, eta mozketa Nafarroako Etorbidean ere egingo da, 16:00etatik 18:00etara Galiziako biribilgunea eta Gabierrota artean. Erdiguneko ohiko mozketa (lehen azaldu duguna) 21:00ak arte luzatuko da.

Urtarrilaren 5ean Errege Kabalgata izango da, erdigune osoa moztuta izango da 18:00etatik 21:00etara, eta Nafarroako Etorbideko zatia 18:15etik 18:45era.

Mozketa hauek Nafarroa Etorbideari eta Erdiguneari eragingo dietenez, Morrongilletako geltokia Tulle kalera pasako da.