Parte hartze zabala Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren lehen fasean

Plan Estrategikoa bideratzen ari den IKEI enpresako Javier Larraya eta Maria Lopez teknikariak eta Julen Mendoza herriko alkateak Errenteria 2025 Plan Estrategikoaren lehen fasearen balorazioa egin dute Torrekua eraikinean. Azaldu dituzten datuen artean, parte hartze zabala azpimarratu dute: 490 herritarrar izan dira 9 batzordeetan, eta 26 bilkura egin dituzte azaroaren 12tik abenduaren 13ra. Bilerez gain, 310 idatzizko ekarpen jaso dira, 25 gai estrategiko tratatu dira, eta 422 inkesta bete dira.

Arduradunek, gainera, Errenteriaren inguruan egindako inkesta zabala aurkeztu dute. 400 herritarrek Bizi Kalitatea, zerbitzuak, Etorkizuneko gai garrantzitsuak eta ideia eta proiektu estrategikoen gainean. Datuak laster zabalduko dira xehe-xehe.

Plan Estrategikoaren bigarren faseari otsailean ekingo diotela aurreratu dute, eta horretarako beste agerraldi bat aurreikusten dute hemendik hilabete batera.