TAOko txartelak berritzeko epea urtarrilaren 9tik otsailaren 9ra izango da

Urtero bezala, errenteriarrek aukera izango dute TAOko txartela izateko. Horretarako Iztieta auzoko Irun kalea 8, behera joan beharko dute urtarrilaren 9tik otsailaren 9ra. Bulegoak astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 19:00etara nahiz larunbat goizetan egongo dira irekita. Lehen autoa 47,10 € ordainduko da urtean, bigarrenetik aurrera bakoitzean % 50 eko igoera aplikatuko da. Txartela eskuratzeko, nahikoa da NAN eta Zirkulazio baimena aurkeztea.