Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak balorazio saioa burutuko du larunbatean

Bidearen Bidean | Gazteria | Kultura | Oarsoaldea | Partehartzea 2013-01-14 | 0

Datorren larunbatean Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren Irrigintza Balorazio saioa burutuko da Merkatuzarren. Saioak eskualdeko batzar izaera izango du. Bileran biltzeko deialdi irekia egin dute antolatzaileek:

Hamabost hilabete joan dira Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenak lehen urratsa eman zuenetik. Hilabete horietan guztietan elkar ezagutu, ekimenaren oinarriak eztabaidatu, aberastu eta onartu, geure buruak antolatu, umeen parte hartze prozesua abian jarri eta ekintzen aroa jai eder batekin abiatu dugu

Orain, horren guztiaren balorazioa egiteko garaia da, eta horretarako antolatu da saio hau.

 Noiz: Urtarrilaren 19an, larunbatarekin.

 Non: Errenteriako Merkatuzarren.

 Ordutegia: 10.00-14.00.

 Norentzat: Eskualdeko jendearentzat.

 Deialdi irekia: Egitasmoan jardun duten (asko, gutxi, puntualki, antolatzaile nahiz hartzaile…) guztientzat, eta baita egitasmora hurbildu nahi dutenentzat ere.

Saioak bi zati izango ditu: lehenengo zatian, egindakoari begiratuko diogu: zer egin dugun ondo eta zer hobetu dezakegun aztertuko dugu.

Eta bigarren zatian, urte berriari begira jarriko gara, antolakuntzaren, parte hartze prozesuaren eta ekintza berrien inguruko urratsak marrazten hasteko.

Irrigintza, herrigintza

Informazio gehiago ekimenaren OarsoIrriak webgunean

No comments yet.

Utzi erantzuna