Arramendiko aparkalekuaren inguruko bilera

Auzoetako batzarrak | Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2013-01-22 | 0

Agustinak trafikoa

Urtarrilaren 17an Udala eta Agustinetako bizilagunen arteko bilera  egin zen Arramendiko aparkalekuaren eta mugikortasun gaien inguruan.

25 bizilagun inguru bildu ziren, udaletik Jon Txasko eta Luisma Diez zinegotzia joan zirelarik. Bileran, Arramendiko aparkaleku proposamenaren nondik norakoak azaldu ziren eta auzotarrek beraien iritziak eta ekarpenak egin zituzten. Honela, Agustinetako Auzo Elkarteak bere webgunean bileraren balorazioa publikatu du.

 

Bileran jasotako ekarpenak aztertu ondoren  udalak honako erabakia hartu duela jakinarazi  du:

  • Bileran parte hartu duten auzotarren iritzia, bertan egindako proposamen eta ekarpenak  jaso dira eta hauek aintzat hartuta, udalak Arramendiko aparkalekuaren planteamendua berriz aztertzea erabaki du, eta aztertu bitartean planteamendua mahai gainean geldituko da.

  • Planteamendua berriz aztertu ondoren, auzoarekin  biltzeko konpromisoa hartzen da.

No comments yet.

Utzi erantzuna